Goi Mailako Zikloa dugu hau, Ostalaritza eta Turismo Lanbide-arlokoa.
Titulu honen konpetentzia orokorra da sukaldeko produkzioa eta zerbitzua zuzentzea eta antolatzea eta, horretarako, eskaintzak eta bitartekoak zehaztea, hornikuntzako, produkzioko eta zerbitzuko berezko jarduerak kontrolatzea, helburu ekonomikoak betetzea, ezarritako kalitate-protokoloak jarraitzea eta higieneko, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauen arabera jardutea.
Lanbide-profil hori duten pertsonek ostalaritzaren sektoreko eta, zehazki, jatetxe-arloaren azpisektoreko enpresa handietan zein ertainetan edo txikietan egiten dute lan, eta establezimendu txikietan, askotan, jabe gisa eta sukaldeko arduradun gisa –biak batera– jardun dezakete. Profesional honek lanbide-jarduera izaera pribatuko establezimenduetan garatu ohi duen arren, establezimendu publikoetan ere gara dezake, batez ere hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen sektoreetan. Norberaren kontura ez dihardutenean, establezimenduaren zuzendaritzaren mende betetzen dituzte haien funtzioak, establezimendua hotel bat edo beste mota bateko ostatu bat izan edo jatetxearloko establezimendu bat izan.