Utilizamos cookies de Google Analytics para obtener estadísticas anónimas de uso y visitas de nuestra web. Al continuar su visita en este sitio, acepta el uso de cookies. Más información

Kalitate-politika

 

Ostalaritza sektorean lorturiko esperientzia ardatz harturik Leioako Ostalaritza Eskolak  ikaslegoaren lan merkaturatzea erraztuko duen prestakuntza praktikoa eta teorikoa eskaintzeko konpromisoa hartzen du.

Helburu hori lortzeko gure ezaugarririk nagusiena Eskolak eskaintzen dituen zerbitzu guztietan ikaslegoak betetzen dituen praktika errealak dira; bertara zenbait bezero hurbiltzen dira egunero, eta horien asebetetzea izaten da, hain zuzen ere, gure hezkuntza-sistemaren xede nagusia, ezinbestean kalitatezko prestakuntzak atxikita izan behar baitu kalitatezko zerbitzuen eskaintza.

Gure zerbitzuen ardatz nagusiak honako hauek dira: eskaintza gastronomiko zabal eta anitza, zerbitzu abegikor eta atsegina eta ekoiztutako produktuen osasun eta higiene arloko segurtasuna. Hau guztia bermatzeko, arriskuen eta kontrol-puntu kritikoen analisirako AKPKA sisteman oinarritutako autokontrol sistema bat dugu ezarrita, gure produktuen osasun eta higiene kalitatea bermatze aldera.

Zuzendaritza taldeak, Eskolako jarduerak ingurumenean sor ditzakeen kalteez jabetuta, hiru oinarri dituen ingurumena zaintzeko kontzeptua ezarri du:

1.    Ingurumenaren gainean gure jarduerek eta zerbitzuak sor litzaketen kalteak prebenitzea, garapen iraunkorra lortzeko elkarlanean aritzea.

2.    Irakaskuntzan, ostalaritzan, lan arriskuen prebentzioan eta ingurumenaren zaintzan indarrean dauden lege-eskakizunak betetzea.

3.    Eskolatik lan merkatura doan ikaslegoari beharrezko gaitasunak bermatzea, lan merkatuan burutzen dituen jarduerek ingurumenaren gaineko eraginik txikiena eduki dezaten ziurtatzeko.

Aipaturiko helburuak lortzeko, Eskolak ikaslegoaren, bertako giza-baliabideen eta ostalaritza zerbitzuetako bezeroen asebetetzerako kudeaketa sistema bat eta etengabe hobetzeko antolaketa ditu ezarrita.

Zuzendaritza Taldeak Eskolako Politika Estrategikoa behar bezala burutzeko beharrezko giza baliabide eta baliabide materialez hornitzeko konpromisoa hartzen du, beti ere berorren aurrekontu ekonomiko errealak kontuan hartuz.