URRATSBAT

Leioako Ostalaritza Eskolak Urratsbat enpresen sorrera proiektuan parte hartzen du.

Urratsbat enpresak sortzen laguntzeko programa bat da, erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketako ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei, ikastetxeko ikasle ohiei eta ikastetxearekin prestakuntza ez-arautuaren edo prestakuntza ez-presentzialaren bidez zerikusia duen edozein pertsonari zuzendua.

Urratsbatek aholkularitza integraleko zerbitzu bat eskaintzen dio pertsona ekintzaileari bere enpresa abian jartzeko prozesuan.

Eskolako Urratsbat dinamizatzailea Mª Itziar Gonzalez de Mendivil Alzola da.