Erdi Mailako zikloa da, Ostalaritza eta Turismoa familia profesionalekoa.
Titulu honen konpetentzia orokorra da sukaldaritzako produkzioaren esparruan sukaldaritzako mota guztietako elaborazioak aurrez elaboratzeko, prestatzeko, kontserbatzeko, amaitzeko/aurkezteko eta zerbitzatzeko jarduerak gauzatzea, ezarritako kalitate-protokoloei jarraiki, eta higieneari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenbabesari buruzko arauen arabera jardunda.
Lanbide-irudi honek nagusiki ostalaritza-sektoreko enpresa handietan zein ertain eta txikietan garatzen du bere lanbide-jarduera, baina bere kontura ere lan egin dezake jatetxe arloko azpisektoreko establezimendu txikietan. Lanbide hau elikagaiak eta edariak aurrez elaboratzeko, elaboratzeko eta, hala badagokio, zerbitzatzeko prozesuak garatzen dituzten produkzio-sektoreetan eta -azpisektoreetan garatzen da, esate baterako ostalaritza-sektorean eta, horren esparruan, ostalaritzako eta jatetxe arloko azpisektoreetan. Horrez gain, elikagai gordinak aurrez elaboratzen eta merkaturatzen aritzen diren establezimenduetan, janari prestatuetan espezializatutak dendetan, elikagaiak biltegiratzen, ontziratzen eta banatzen aritzen diren enpresetan eta
beste zenbaitetan.