PLAZEN ESLEIPENA: DATAK

Zerrendetan sartzeko IKASGUNEA atarian sartu behar duzu erabiltzailea eta pasahitza erabilita; ez baduzu, erregistratu egin beharko duzu, hori baita onartuak ikusteko modu bakarra.

     - FASE I lehen esleipena (*): 

BEHIN-BEHINEKOA: uztailaren 6an. Erreklamazioak: uztailaren 9ra arte (12:00ak arte).

BEHIN-BETIKOA: uztailaren 13an. 

(*) Behi behineko eta behin betiko esleipenei begiratu behar zaie, aldaketak egon baitaitezke.

     - FASE II bigarren eslaipena:

Uztailaren 17an argitaratuko da

     -  FASE III hirugarren eslaipena:

Uztailaren 21an argitaratuko da

  

♦ OSO GARRANTSITZUA ♦

Plaza bat esleitzen zaien ikasleek matrikula egin beharko dute, eta hala egiten ez badute, hutsik uzten duten plaza hori hurrengo esleipen-prozesuan esleituko da. 

MATRIKULA-DATAK: ESLEIPENAREN ARABERA.

     - I. FASEKO 1. esleipena. Matrikula: uztailaren 13tik 15era (14:00ra arte).

     - II. FASEKO 2. esleipena. Matrikula: uztailaren 17an

     - III. FASEKO 3. esleipena. Matrikula: uztailaren 21tik 22ra

EZOHIKO EPEA (plazarik badago): uztailaren 23 eta 24an eta irailaren 1etik urriaren 16ra.  

MATRIKULAREN DOKUMENTAZIOA

NANaren fotokopìa

Sartzeko titulua egiaztatzen duen agiria (titulua, titularen frogagiria edo ikaslea titulurako mailaz igota dagoela adierazten duen agiria).

- Karnet tamainakoa argazki berri bat.

28 urtetik beherakoei 1,12 €-ko sarrera nola egin jakinaraziko zaie (eskola-asegurua). Matrikula egitean, ordainketa nola egin jakinaraziko zaie (txartelaz edo banketxe agiria).

Matrikula formalizatzean, uniformeari buruzko informazioa emango zaizu, ikasturtea hasi aurretik egin beharko dituzun beste fidantza batzuei buruzkoa, eta abar.

Beste heziketa-ziklo bat egin baduzu eta moduluren bat BALIOZKOTZEA eskatzeko asmoa baduzu, egindako zikloko notak dituen ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar duzu IRAILEAN, kurtsoa hasten denean. 

 

2. MAILARAKO MATRIKULA

DATAK:

- EKAINAREN 11tik 16ra, dena gaindituta dutenentzat.
- EKAINAREN 25tik 30era, ezohiko proban dena gainditzen dutenentzat, dena gainditu gabe kurtsoz igarotzen dutenentzat eta errepikatzaileentzat.

- NANaren fotokopia

- 28 urtetik beherakoei 1,12 €-ko diru-sarrera nola egin jakinaraziko zaie (eskola-asegurua). Matrikula egitean, ordainketa nola egin jakinaraziko zaie (txartela edo banketxe agiria).

 

Zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan 946018321 edo 946012446 telefonoetan.