Goi Mailako zikloa da, Ostalaritza eta Turismoa familia profesionalekoa.
Titulu honen konpetentzia orokorra da jatetxe-arloko elikagaien eta edarien produkzioa eta zerbitzua zuzentzea eta antolatzea eta, horretarako, eskaintzak eta bitartekoak zehaztea, hornikuntzako, produkzioko eta zerbitzuko berezko jarduerak kontrolatzea, helburu
ekonomikoak betetzea, ezarritako kalitate-protokoloak jarraitzea eta higieneko, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauen arabera jardutea.
Lanbide-profil hori duten pertsonek sektore publikoko nahiz pribatuko jatetxe-arloko enpresa handietan, ertainetan edo txikietan egiten dute lan. Kasu horretan, jatetxeko zuzendaritzaren edo gerentziaren mende edo hierarkian gorago dagoen horien baliokidearen mende betetzen dituzte haien egitekoak.
Halaber, ardoen eta beste edarien merkataritzaren esparruan egin dezakete lan, bai zuzeneko salmentan, bai banaketan, bai aholkularitzan.