Utilizamos cookies de Google Analytics para obtener estadísticas anónimas de uso y visitas de nuestra web. Al continuar su visita en este sitio, acepta el uso de cookies. Más información

BERRIKUNTZA

4.0 ELIKADURA: DIETA PERTSONALIZATU ETA ZEHATZ BATERANTZ

HEZKUNTZA ETA LANBIDE HEZIKETAKO MINISTERIOAK BULTZATUTAKO PROIEKTUA

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministeritzak bultzatutako egitasmoa dugu hau, CIFP Don Bosco LHII buru duena, Lanbide Heziketako Zaidin-Vergeles ikastetxearekin, CIFP Leioako Ostalaritza Eskolarekin, Ikigaia osasun-zentroarekin eta Basque Culinary Centerreko gastronomia arloko teknogunea den BCC Innovationekin lankidetzan.

Elikadura arriskuko gaixotasunak prebenitzeko tresna gisa kokatzen ari dela kontuan izanik, proiektu honen helburua elikagai funtzionalak eta superelikagaiak edo elikagai aberastuak barne hartzen dituzten dieta pertsonalizatuak garatzea da, jateak ematen digun gozamena galdu gabe herritarren osasun ona bermatzeko.

Lanbide-heziketako zentroak, Ikigaia osasun-zentroaren eta BCC Innovation Teknogunearen aholkularitza eta inplikazioa lagun, elikagai funtzional eta dieta/menu osasungarri horiek garatzen saiatuko dira. Emaitza gisa, bai osasungintzan, nutrizioan, ostalaritzan, elikagaigintzan eta produktu farmazeutikoen, bioteknologikoen eta antzekoen ekoizpenean, eta bai lanbide-heziketako ziklo eta familietan, ezagutzaren bidez balioa sortzea aurrikusten da. Era berean, proiektu honek zentro eta enpresen sare bat sortu nahi du, hainbat autonomia-erkidegotako biozientzien (elikadura eta osasuna) arloko berrikuntza-proiektuetan modu arin eta eraginkorrean lan egiteko.

IKASI OSASUNARI ETA ELIKADURARI BURUZ







LEHENENGO TOPAKETA GRANADAN - 2022 EKAINA

Ekainaren 22 eta 23an, Zaidín Vergeles BHIk Errenteriako CIFP Don Bosco LHIIko Pilar Bandres eta Maitane Dorronsoro irakasleen eta Leioako CIFP Ostalaritza Eskola LHIIko Nerea Diaz irakaslearen bisita jaso zuen.

Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzaren 4.0 Elikadura proiektuan parte hartzen duten zentruen arteko aurrez aurreko lehendabiziko bilera izan zen.



BIOSEARCH, S.A.ENPRESAKO INSTALAZIOETARA BISITALDIA

Ekainaren 22an, goizean zehar, Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzaren 4.0 Elikadura proiektuan parte hartzen duen taldeak BIOSEARCH, S.A. enpresako instalazioak bisitatu zituen. www.biosearchlife.es/

Biosearch Life konpainia farmazia, nutrazeutika eta elikadura sektoreetarako soluziobide berritzaileak eskaintzen dituen bioteknologia arloko liderra den Kerry taldearen barruan dago.

Granadako lantegiak, urtero Farmazia, Bioteknologia eta Antzeko Produktuen Fabrikazioko GMHZan dabilen DUAL programako ikasleria hartzen duena, osagai osasungarri berritzaileen garapenean eta fabrikazioan dihardu; probiotikoak eta omega-3 azidoak.

Manolo eta Ulises izan ditugu lagun, probiotikoen eta omega-3 azidoen ekoizpen-lerroa xehetasun osoz erakutsi eta azaldu zigutenak.

LAN BANKUETAKO PRESTAKUNTZA (IES ZAIDÍN VERGELES BHI)

Asteazken arratsaldean, lantaldeak probiotikoen lanketan eta algen hazkuntzan jardun zuen IES Zaidin Vergeles BHIko instalazioetan.

Jorge Rodríguezek, Bioteknologiako Ekoizpen-teknikak eta Farmaziagintzako Araudia eta Kontrola moduluetako irakasleak, Farmazia, Bioteknologia eta Antzeko Produktuen Fabrikazioko GMHZan dabilen ikasleriarentzat sortu dituen lan-bankuetan eskaini zuen eskola-saioa.

Egun horretan, Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzaren 4.0 Elikadura proiektuan parte hartzen duen taldea probiotikoen ekoizpen-prozesuen araudian eta kontrolean trebatu zen, bai eta algen hazkuntzan ere (espirulina kasu). Azken hau ezaugarri anitzak dituen superelikagaia dugu, eta gure proiektuaren ardatza da.


GRANADA BEER COMPANYN ARTISAU_GARAGARDOAREN DASTAKETA ETA MARIDATZEA

Ekainaren 23ko goizean zehar Alboloten Granada Beer Company enpresak dituen instalazioetara joan ginen.granadabeercompany.com/

Enpresa horren helburua artisau-garagardoa bezero mota guztietara hurbiltzea da, bai ekoizpen-eran bai denboretan 500 urtetik gorako ibilbidea duen arte baten tradizioa errespetatzen duen garagardoa sortu duelarik.

HGau gaurkoan, Granadako artisau-garagardogintzaren ezinbesteko erreferentea da. Garagardoak Alboloteko lantegian ekoizten dira, jatorrizko ereduak jarraituz eta lehengai onenen bidez - malta, lupulua, legamia eta Granadako ura - , kalitate handiko eta konfidantzazko tokiko produktua lortzen dutelarik.


Garagardoa ekoizteko prestakuntza-tailerraren ostean, garagardo bikainak dastatzeko aukera izan genuen

Informazio gehiago lortzeko, jarri zaitez harremanetan: innovacion@hostelerialeioa.net

PARTE-HARTZAILEAK