Ingurumenarekiko konpromisoa

Gure kalitate-politika etengabeko hobekuntzan inplikatutako erakunde baten onurak bermatzen saiatzen da, goi-mailako kualifikazioa duten irakasleekin, elikagaien sektorean metatutako esperientzian oinarritutako prestakuntza praktikoarekin eta teorikoarekin eta kudeaketa-sistema kontrolatu batekin, gure bezeroen gogobetetzea ardatz izanik, eta ingurumenaren babesarekiko konpromisoaz jabeturik. 

Etengabeko hobekuntzaren politikari jarraituz, Leioako Ostalaritza Eskolak bere kudeaketa-sistema integratuaren egoera kontrolatzen du. Halaber, ingurumenaren babesarekiko konpromisoa garapen jasangarriagoa lortzera bideratuta dago. Horretarako, energiaren eta uraren erabilera murrizten dugu, eta garrantzi handia ematen diogu sortutako hondakinen azken kudeaketa ekologikoagoari.

Agenda 21 bloga

Sartu Agenda 21 blogean, helbide honetan.