AURREINSKRIPZIOA ETA MATRIKULA 2020/2021

Bizi dugun osasun-egoera kontuan hartuta, aurrematrikula on-line egitea gomendatzen dizugu, IKASGUNEA plataformaren bidez.

Eskaera eskolako idazkaritzan egin nahi baduzu, hemen eskatu behar duzu hitzordua.

Mi Cita Previa

Edozein argibide behar izanez gero, jarri harremanetan Eskolako Idazkaritzarekin.

AURREMATRIKULA

Sartu hemendik IKASGUNEA plataforman, aurrematrikula on-line egiteko.

Sartu ahal izateko erregistratu behar duzula gogorarazten dizugu.

Tutoriala Ikasgunerako.

 

2020ko maiatzaren 27ko Agindua, 2020-2021 ikasturterako LHko plazak esleitzeko prozesua arautzen duena.

2020-2021 AURREINSKRIPZIOA: Epeak eta dokumentazioa

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA: 8: 30etik 13: 30era.

- Ikastetxean, 2020ko ekainaren 1etik 19ra, biak barne.

- Online, 2020ko ekainaren 1etik 19ra. Eskabidea on-line egiten bada, interesdunak artxiboa eta beharrezko dokumentazioa erantsi beharko ditu, edo ondoren aukeratutako zentrora joan beharko du ezarritako epeetan, NANa edo identifikazio-agiria eta kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa entregatzeko. Oso garrantzitsua da jarraibideak irakurtzea.

- Espediente akademikoa edo gaitasun-ziurtagiria entregatzea sarbide-proban, proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko deialdian egin ez bada: ekainaren 30eko 14: 00ak arte.

- Onartuen behin-behineko zerrendak: uztailak 7.

- Zerrenden aurkako erreklamazioa: uztailaren 8ko 14: 00ak arte, ordu hori barne.

- Behin betiko zerrendak: uztailak 13.

 

AURREZ IZENA EMATEKO DOKUMENTAZIOA:

- NAN

- Espediente akademikoa. Ikasle batek maila desberdinetarako (FPB/GM edo GM/GS) eskabidea aurkeztu nahi badu, horietako bakoitzerako egokiak diren espedienteak entregatu beharko ditu. ...

 

GARRANTZITSUA!!!

Lanbide Heziketako ziklo batean plazak esleitzeko prozesuan parte hartu nahi duten guztiek aurrez izena eman beharko dute.

Aurreinskripzioan eskatu beharreko plaza kopurua ez dago mugatuta. Zenbat eta plaza gehiago eskatu, orduan eta aukera handiagoa izango da sistemak plaza bat esleitzeko. Horregatik, eskabidean gutxienez 10 aukera sartzea gomendatzen dugu.

Aurrez izena ematen ez duten pertsonek 2. faseko ezohiko epean (iraila-urria) soilik egin ahal izango dute matrikula, esleitu ez diren eskainitako plazetan.

MATRIKULATZEKO EPEAK

- Matrikula ARRUNTA: uztailaren 11tik 17ra, biak barne. Epe horretan plaza bat eman zaienek matrikula formalizatu beharko dute. Hori egin ezean, eskubidea duten edozein plazari uko egiten diotela ulertuko da.

1. FASEKO APARTEKO matrikula: plaza hutsak egonez gero, ikastetxeko idazkaritzan argitaratuko dira uztailaren 21ean goizeko 9etan. Plazarik gabe aurrez izena emanda daudenak bakarrik matrikulatu ahal izango dira.

2. FASEKO MATRIKILA BEREZIA: irailaren 1etik aurrera, plaza hutsak geratzen badira.

- Dokumentazioa. Onartuen zerrendak argitaratzean jakinaraziko da.

 

 

Leioako Ostalaritza Eskolaren aurkezpen bideoa.