JATETXE ARLOKO ZERBITZUEN ZUZENDARITZA.

Goi Mailako zikloa da, Ostalaritza eta Turismoa familia profesionalekoa.

Titulu honen konpetentzia orokorra da jatetxe-arloko elikagaien eta edarien produkzioa eta zerbitzua zuzentzea eta antolatzea eta, horretarako, eskaintzak eta bitartekoak zehaztea, hornikuntzako, produkzioko eta zerbitzuko berezko jarduerak kontrolatzea, helburu
ekonomikoak betetzea, ezarritako kalitate-protokoloak jarraitzea eta higieneko, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauen arabera jardutea.

Lanbide-profil hori duten pertsonek sektore publikoko nahiz pribatuko jatetxe-arloko enpresa handietan, ertainetan edo txikietan egiten dute lan. Kasu horretan, jatetxeko zuzendaritzaren edo gerentziaren mende edo hierarkian gorago dagoen horien baliokidearen mende betetzen dituzte haien egitekoak.
Halaber, ardoen eta beste edarien merkataritzaren esparruan egin dezakete lan, bai zuzeneko salmentan, bai banaketan, bai aholkularitzan.

ZIKLOAREN MODULUAK ETA ORDUAK.

1. LEHEN IKASTURTEA.

  • Lehengaien hornikuntzaren kontrola., 99 ordu
  • Kafetegi-tabernako zerbitzuen prozesuak, 198 ordu
  • Jantokirako zerbitzuen prozesuak, 264 ordu
  • Jakien segurtasun eta higienearen kalitaztezto kudeaketa, 66 ordu
  • Jatetxeen kudeaketa administratiboa eta komertziala, 99 du
  • Ingelesa, 165 ordu
  • Prestakunta eta lan-orientazioa 99 ordu

 

2. BIGARREN IKASTURTEA.

  • Sumilleria, 100 ordu
  • Jatetxeetako ekintaldi berezien plangintza eta zuzentzea, 180 ordu
  • Gastronomia eta nutrizioa, 60 ordu
  • Giza baliabide eta lantadeen zuzendaritza errestaurazioan, 80 ordu
  • Bigarren hizkuntz atzerritarra (frantsesa), 120 ordu
  • Jatetxe arloko zerbitzuen zuzendaritzako proiektua, 50 ordu
  • Enpresa eta ideia eragilea, 60 ordu
  • Prestakuntza lantokian, 360 h.

 

Ziklo honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.

SARBIDERAKO BALDINTZAK.

Esteka honetan ikusgai dituzu Goi Mailako Hezkuntza Zikloetara sartzeko eskakizunak.

Ziklo hau arautzen duen 688/2010 Errege Dekretuak Batxilergo Zientifiko-Teknologikoa lehenesten du (IV atala, 13.artikulua)