BILBAO - MILANGO ITUNA SARIA

2016 ko Abenduaren 13an, Leioako Ostalaritza Eskola eta Lagun artean elkartearen eguneroko elkarlanaren ondorioz, Bilbo-Milango Ituna Saria jaso dute "Hiriak elikatzea modu jasangarrian”.

Hainbat pertsonak, kolektibok eta erakundek elikatzeko sistema bidezkoa, jasangarria eta osasungarria lortzearen alde, elikaduraren inguruan dauden erlazioak Iparra-Hegoa ikuspegi globaletik ulertzearen alde eta elikatzeko giza-eskubidea benetan bermatzearen alde egindako lana saritu eta publikoki aldarrikatzea da Sari honen helburua.

Sari honek ikusgarritasuna eta motibazioa ematen dizkio, egunero Lagun artean elkarteko aterpetxeko erabiltzaileei 32 menu oso ematea, organizazio bien artekoa den elkarlanari.