JORNADAS GASTRONÓMICAS ASTURIANAS Y EUSKO LABEL

Ostegunean eta ostiralean, maiatzak 26 eta 27, Kalitate Markako Produktuen jardunaldi gastronomikoak ospatuko ditugu gure eskolan.

26an, Llanesko BHI Ostalaritza Eskolak, Asturias Kalitate Markako Produktuekin egindako menua eskainiko du. Menua, Eskolako Sarreran egingo den ongi etorri txotxa, 7 kanape eta sagardo dastatzearekin hasiko da. Ondoren, Lukitxene jantokira joango gara eta bertan, gainerako menua dastatuko dugu, Asturiasko ardo eta sagardoz lagunduta.

Ostiralean, maiatzaren 27an, menua Eusko label produktuak erabiliz egingo da.

Oraindik garaiz zaude erretserba egiteko, ANIMATU eta azkar deitu honako telefonora: 94 601 24 46