Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen esparruan, 2020ko azaroaren 23tik 27ra bitartean, Leioako Ostalaritza Eskolak jarduera hauek egingo ditu:
- Lankidetza Lagun Artean elkartearekin. Egunean 32 menu oso emango ditugu.
- Hozkailu solidarioa. Hozkailua gure tailerretan soberan dauden errazioekin hornituko dugu, behar duen edonork erretira ditzan.
- Ontzi biodegradagarria. Gure mahaikideei ontzi atsegin bat erosteko aukera eskainiko diegu, soberako janaria eraman dezaten.