Etorkizuneko sukaldariak?

Abenduaren 14, 15 eta 16an Erandioko Altzaga Ikastolako ikasleen bisita izan dugu.

Sukaldari txikiek, behar bezala jantzita plastikozko mantal eta sukaldari-txanoekin, pastelgintzako produktuekin "lan egin" dute eta eskolako instalazioak ezagutu dituzte.

Nork daki, agian urte batzuk barru baten bat izena ematera etorriko da eta kontatuko digu txikia zenean eskolan izan zela behin gailetak egiten Arantzarekin, Beatrizekin, Idurrerekin eta Kontxirekin, haiek baitira sukaldari txikiekin tailerrean ibili diren irakasleak.

Hunkigarria da nolako ilusioarekin etortzen diren ikustea, eta 7 urteko haur batek esaten dizunean "hauxe izan da nire bizitzako egunik onena", argi geratzen da merezi duela tailer hauek antolatzeko lana hartzea.