Misioa, Ikuspegia, Balioak

Misioa.

Gure ezaugarri nagusia Leioako Unibertsitate campusean egiten den lan-praktika da.

 

Ikuspegia.

Eredua izan nahi dugu Ostalaritza eta Elikagaigintza arloetako prestakuntzan, sektoreko beharrizanei erantzuna emanez eta gure hezkuntz-egitasmoa ardatz izanik. Xede horrekin, baliabideak eguneratu ez ezik I+G+B eremuan dugun konpromisoa sendotu ere egingo dugu.

 

Baloreak.

Eskola-komunitateko kide guztiek modu aktiboan parte hartzen dute kudeaketan.

Dibertsitateari eskaini beharreko arretaren garapena, integraziotik, berdintasunetik eta aniztasunari zor zaion begirunetik abiatuta.

Ikasleen nortasuna eta formakuntza osoa garatzea, jarrera kritikoa, banakako ahalegin arduratsua, sormena eta ekintzailetza sustatuz.

Segurtasun eta higiene arloko ohiturak sendotzea eta laneko balizko arriskuen prebentzioan sakontzea.

Kalitatea ardatz duen kultura bultzatzea eskola-komunitateko kide guztien artean, ikerketaren eta etengabeko ikasketaren bidez.

Ingurumenaren aldeko kultura sustatzea, berorren gainean gure jarduerak dituen eraginak mugatuz eta garapen iraunkorra lortzeko elkarlana sendotuz.

Hizkuntz-aniztasunaren sustapena eta errespetua.