VII JARDUNALDI GASTRONOMIKOAK

Datorren astelehenean otsailaren 20an goizeko 11:00etan, Leioako Ostalaritza Eskolako VII Jardunaldi Gastronomikoak hasiko dira.

Robin Food saioaren aurkezlea den  David de Jorgek, ekitaldiari hasiera emango dio, Zientzia eta Teknologiako Paraninfoan (Leioako campus unibertsitarioan).

Jardunaldiak Ostalaritza Eskolako ikasleei zuzenduta daude. Ekitaldi horrekin heuren formakuntza akademikoari bukaera emango zaio eta lan prestakuntzari hasiera.

Otsailaren 20tik 24arte, hiru ekitaldi  mota bereiztuko  dira: 

Lehenengoa, Lukitxene Jatetxean ospatuko da. Asteleheneko menua Kimitoshi Arisaka, Takehiko Shoji eta Ryoichi Saito japoniar sukaldarien eskutik izango da. Asteartetik ostiralerarte, hurrengo sukaldariek dastaketa menuak prestatuko dituzte: El Corral de la morería (Madril), Casa Garras (Karrantza), Aizian (Bilbo) eta Perretxiko (Gasteiz). Sukaldariak eta eskolako ikasleak elkarlanean arituko dira.

Bigarrena, Alkatene jatetxean burutuko da. Asteartetik ostegunera Ostalaritza Eskolek menua prestatuko dute. (Galdakao, Llanes eta Gamarrako eskolak). Ostiralean Euskadiko sukalki txapeldunak, Iñaki Madariagak, sukalkia sukaldatuko du.

Azkenik hirugarren zatia hainbat hitzaldi eta tallerrez osatuta dago eta ikaslei zuzenduta izango da: katak, mazapaiak, olioak, ekintzailetza eta beste horrenbeste  formakuntza eta ekintza ludikoak.

Aurreko urteetan izandako arrakasta izatea espero dugu.