JATETXE-ARLOKO ZERBITZUAK

Erdi Mailako zikloa da, Ostalaritza eta Turismoa familia profesionalekoa.

Titulu honen konpetentzia orokorra da jatetxe arloaren esparruan elikagaiak eta edariak prestatzeko, aurkezteko eta zerbitzatzeko jarduerak eta bezeroentzako arretari dagozkionak gauzatzea, ezarritako kalitate-protokoloei jarraiki, eta higieneari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauen arabera jardunda.

Lanbide-irudi honek nagusiki ostalaritza-sektoreko enpresa handietan zein ertain eta txikietan garatzen du bere lanbide-jarduera, baina bere kontura ere lan egin dezake jatetxe arloko establezimendu txikietan. Lanbide hau elikagaiak eta edariak elaboratzeko eta zerbitzatzeko prozesuak garatzen dituzten produkzio-sektoreetan eta -azpisektoreetan garatzen da, esate baterako ostalaritzasektorean eta, horren esparruan, ostalaritzako eta jatetxe arloko (tradizionala, modernoa eta kolektiboa) azpisektoreetan.

 

ZIKLOAREN MODULUAK ETA ORDUAK.

1. LEHEN IKASTURTEA.

  • Lehengaien hornikuntzaren kontrola, 99 h
  • Taberna eta kafetegietako zerbitzuen prozesuak, 198 h
  • Jatetxeko zerbitzuen prozesuak, 264 h
  • Elikagaien kalitatearen eta segurtasun eta higienearen kudeaketa, 66 h
  • Jatetxe-arloko kudeaketa administratiboa eta komertziala, 99 h
  • Ingelesa, 165 h
  • Prestakuntza eta lanbide-orientazioa, 99 h

 

2. BIGARREN IKASTURTEA.

  • Sommeliertza, 100 h
  • Jatetxe-arloko zerbitzuen eta ekitaldien planifikazioa eta zuzendaritza, 180 h
  • Gastronomia eta nutrizioa, 60 h
  • Jatetxe-arloko giza baliabideak eta zuzendaritza-taldeak, 80 h
  • Atzerriko bigarren hizkuntza (frantsesa), 120 h
  • Sukalde-zuzendaritzako proiektua, 50 h
  • Enpresa eta ekimen ekintzailea, 60 h
  • Prestakuntza lan-zentroetan, 340 h

 

Ziklo honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.

SARBIDERAKO BALDINTZAK.

Esteka honetan ikusgai dituzu Erdi Mailako Hezkuntza Zikloetara sartzeko eskakizunak.