OKINTZA, GOZOGINTZA ETA KONFITERIA.

Erdi Mailako Zikloa dugu hau, Elikagaien Industriak izeneko Lanbide-arlokoa.

Titulu honen konpetentzia orokorra da okintzako, gozogintzako eta konfiteriako produktuak elaboratzea eta aurkeztea, eta produkzio, konposizio eta dekorazioko lanak gidatzea, lantegietan eta jatetxe-arloko establezimenduetan, betiere elikagaien higieneari eta segurtasunari, ingurumen-babesari eta laneko arriskuen prebentzioari buruz indarrean dagoen legeria aplikatuz.

Profesional honek nagusiki okintza, pastelgintza eta konfiteriako produktuak elaboratzen dituzten artisau-lantegietan eta lantegi erdi-industrialetan garatzen du bere lanbide-jarduera; baita ostalaritzako sektorean, jatetxe-arloko azpisektorean, eta bere konturako edo besteren konturako elaboratzaile gisa. Okintzako, pastelgintzako eta gozogintzako produktuak elaboratzen eta saltzen dituzten elikagaien-merkataritzako establezimenduetan ere garatzen du bere lanbide-jarduna.

 

ZIKLOAREN MODULUAK ETA ORDUAK.

1. LEHEN IKASTURTEA.

  • Lehengaiak eta okin, gozogintza prozedurak, 99 ordu.
  • Okindegi-boilogintza elaborazioak, 264 ordu
  • Gozogintzako oinarrizko prozedurak, 198 ordu
  • Konfitegi eta beste berezitasunetako elaborazioak, 264 ordu
  • Elikagai industriako biltegiko kudeaketa eragiketak, 66 ordu
  • Jakien erabileran segurtasuna eta garbitasuna, 66 ordu
  • Ingeles teknikoa, 33 ordu

 

2. BIGARREN IKASTURTEA.

  • Azkenburukoak jatetxean, 147 ordu
  • Obradoreko produktuak, 252 ordu
  • Okin gozogintzako jakien aurkezpen eta salmenta, 63 ordu
  • Prestakunta eta lan.orientabidea, 105 ordu
  • Enpresa eta ideia eragilea, 63 ordu
  • Prestakuntza lantokian, 380 ordu

 

Ziklo honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.

SARBIDERAKO BALDINTZAK.

Esteka honetan ikusgai dituzu Erdi Mailako Hezkuntza Zikloetara sartzeko eskakizunak.