SUKALDE ZUZENDARITZA

Goi Mailako Zikloa dugu hau, Ostalaritza eta Turismo Lanbide-arlokoa.

Titulu honen konpetentzia orokorra da sukaldeko produkzioa eta zerbitzua zuzentzea eta antolatzea eta, horretarako, eskaintzak eta bitartekoak zehaztea, hornikuntzako, produkzioko eta zerbitzuko berezko jarduerak kontrolatzea, helburu ekonomikoak betetzea, ezarritako kalitate-protokoloak jarraitzea eta higieneko, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauen arabera jardutea. 

Lanbide-profil hori duten pertsonek ostalaritzaren sektoreko eta, zehazki, jatetxe-arloaren azpisektoreko enpresa handietan zein ertainetan edo txikietan egiten dute lan, eta establezimendu txikietan, askotan, jabe gisa eta sukaldeko arduradun gisa –biak batera– jardun dezakete. Profesional honek lanbide-jarduera izaera pribatuko establezimenduetan garatu ohi duen arren, establezimendu publikoetan ere gara dezake, batez ere hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen sektoreetan. Norberaren kontura ez dihardutenean, establezimenduaren zuzendaritzaren mende betetzen dituzte haien funtzioak, establezimendua hotel bat edo beste mota bateko ostatu bat izan edo jatetxearloko establezimendu bat izan.

ZIKLOAREN MODULUAK ETA ORDUAK.

1. LEHEN IKASTURTEA.

  • Lehengaien hornikuntzaren kontrola, 99 ordu
  • Sukaldeko aurreelaborazio eta kontserbazio prozesuak, 198 ordu
  • Sukaldeko elaborzio procedurak, 264 ordu
  • Jakien segurtasun eta higienearen kalitatezko kudeaketa, 66 ordu
  • Jatetxearen kudeaketaadministratiboa eta komertziala, 99 ordu
  • Ingelesa, 165 ordu
  • Prestakuntza eta lan-orientazioa (opción en ingles), 99 ordu

 

2. BIGARREN IKASTURTEA.

  • Sukaldeko pastelgintzako eta gozogintzako elaborazioak (opción en inglés), 200 ordu 
  • Sukaldeko produkzioaren kudeaketa, 200 ordu
  • Gastronomia eta nutrizioa, 60 ordu
  • Jatetxe arloko giza baliabideak eta lantaldeen zuzendaritza, 80 ordu
  • Sukalde zuzendaritzako proiektua 50 ordu
  • Empresa eta ideia eragilea, 60 ordu
  • Prestakuntza lantokian, 340 ordu

 

Ziklo honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.

SARBIDERAKO BALDINTZAK.

Esteka honetan ikusgai dituzu Goi Mailako Hezkuntza Zikloetara sartzeko eskakizunak.

Ziklo hau arautzen duen 687/2010 Errege Dekretuak Batxilergo Zientifiko-Teknologikoa lehenesten du (IV atala, 13.artikulua).