Prestakuntza-eskaintza

Gaur egun, Lanbide Heziketa lan-merkatutik hurbilen dagoen irakaskuntza-mota da, eta dituen formakuntza-zikloen eskaintza zabalari erreparatuta, lanean hasi direnen portzentaje altua duen aukera ezin hobea da gizartearentzat.

LHren helburua lan merkatuan arituko diren ikasleak prestatu eta trebatzea da, bere lan-bizitza osoan zehar suerta dakizkiekeen aldaketei egokitzeko bidea erraztuko dien formakuntza anitza emanez.

Lanbide Heziketak erdi eta goi mailako tituluak eskaintzen ditu, zenbait eremutara egokitutako eduki teoriko zein praktikoak ikasgai dituela, lanbide-multzo desberdinetan banatuak.

Hemen duzun informazioa nahikoa ez balitz, jarri gurekin harremanetan edo, nahi baduzu, etorri eskola ikustera, daukaguna eta egiten duguna zuri erakusteko gogotsu gaude eta.

 Hemen duzu gure hezkuntza zikloen eskaintza.